14/10/29

Enumerazio paragrafo bat berridazten

Zein da paragrafo honen gaia? Bi segundo dituzue antzemateko! 
Honako aditz hauek erabiltzen dira argazki, mezu eta bertso hitzekin: argazkiak atera/hartu/egin egiten dira euskaraz; mezuak (e-mailak, sms-ak, whatsapp-ak…), berriz, bidali/igorri egiten dira euskara estandarrean (eta gero jaso egiten dira); dena dela, hizkera informalean, jakina, ez litzateke harritzekoa batek baino gehiagok “sms-a bota” esatea; bertsolariak, bertso bat jarri/ipini/egin/eman/moldatu/ondu/paratu ondoren, bertso hori kantatzean bota egiten du.

Eta bigarren paragrafo honena, zein? Segundo bat!

Honako aditz hauek erabiltzen dira argazki, mezu eta bertso hitzekin:
  • Argazkiak atera/hartu/egin egiten dira euskaraz.
  • Mezuak (e-mailak, sms-ak, whatsapp-ak…), berriz, bidali/igorri egiten dira euskara estandarrean (eta gero jaso egiten dira); dena dela, hizkera informalean, jakina, ez litzateke harritzekoa batek baino gehiagok “sms-a bota” esatea.
  • Bertsolariak, bertsoa jarri/ipini/egin/eman/moldatu/ondu/paratu ondoren, bertso hori kantatzean bota egiten du.


Bai, baliteke tranpa txiki bat egin izana... Baina konforme egongo zara gurekin bigarrena argiago ulertzen dela, testu berbera izanda (eta, konforme ez bazaude, idatzi mezutxo bat).

Ez da hain zaila: informazio nagusia letrakera lodiz markatu, buletak baliatu ondo markatzeko noiz hasten eta amaitzen den atal bakoitza... Saiatu zaitez!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina