14/10/28

Gaixorik dago irakasle eria (Generoa euskaraz II)



Euskaraz ez dago genero gramatikalik, hitano formetan izan ezik. Abantaila da hori, edo eragozpena?

Zein ondo bizi garen generorik gabe!


Ikastetxeko zuzendariak koadernoan idatzitakoa, 3. mailako ikasleen gurasoei erabaki larri bat jakinarazteko:
 
«Les informamos de que la mayoría de profesores y profesoras del profesorado del centro han ha decidido que los alumnos y las alumnas el alumnado de 3º no irán irá este año al viaje de estudios si no hay monitores y monitoras dispuestos y dispuestas para ir con ellos y ellas a no ser que encuentren monitores y monitoras para acompañarles».

Eskerrak izen multzokariak dauzkagun erdaraz. Ez dago monitorado edo horrelakorik? Bueno, agian hobeto: monitores/as horrekin, hezkidetzarekin daukagun konpromisoa adierazten diegu gurasoei… Eta ea ez diren konturatzen acompañarles idatzi dudala… Ez dakit zuzena izango den erdaraz, baina acompañarlos/las astuna da: galdetu behar diot Lenguakoari… [Egileak euskaratua]”.

Hurrengo segundoan: “Euskaraz ere bidali behar dugu! Zergatik ez diotsot hurrengo batean Kattalini berak sortzeko euskaraz zuzenean? Kattalinek pentsatu ere egiten du euskaraz, nik ez bezala [Egileak euskaratua]”.

«Jakinarazten dizuegu zentroko irakaslegoaren irakasleriaren gehiengoak erabaki duela 3. mailako ikaslegoa ikasleria ez dela joango aurten ikasketa bidaiara, haiekin joateko monitoreak aurkitu ezean».

A! Euskaltzaindiak aldatu egin zuen araua: ez da -go erabili behar; -eria erabili behar da haren ordez. Eta haiekin/beraiekin/berekin/eurekin: denak dira con ellos/as, ezta? [Egileak euskaratua]”.

Testu ingeniaritza bihurria egitera eramaten gaitu sarri genero gramatikala egoteak, hezkidetzaren arau ez idatziak errespetatuko baditugu; izen multzokariak erabiltzera eta sintaxi guztia haiei egokitzera, esaterako. Baina euskaraz ez dago generorik, eta ez dauzkagu arazo horiek (beste batzuk, bai). Euskaraz, ez dago izen multzokarien beharrik horrelakoetan, eta, Euskaltzaindiaren 73. arauak dioen bezala, nahikoa da plurala erabiltzea:  

«Jakinarazten dizuegu ikastetxeko irakasle gehienek erabaki dutela 3. mailako ikasleak ez direla joango aurten ikasketa bidaiara, haiekin joateko monitoreak aurkitu ezean».



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina