14/10/27

Hitz egingo dugu


Hasi behar duzu idazten, eta a zer nagia! Mila gutun, txosten, orientabide didaktiko eta bestelakoak egindakoa zara lehen ere, baina konforme-konforme ez zara geratzen inoiz: batez ere, euskara hobetzeko IRALEn egin duzun ikastaro horren ondoren. 

Asko entzun duzu eta asko ikasi duzu: jarri titulua idatziari, idatzi natural, ez itzuli hitzez hitz, kontuz kalko okerrekin, ez egin oso esaldi luzeak, aurreratu aditza (ahal den guztietan), ondo aukeratu lexikoa, ez erabili formula zaharkituak gutunetan (“guraso agurgarriok”), zaindu puntuazioa… 

Edo ez duzu ikastarorik egin, baina halakoak entzun dizkiezu lankide batzuei. Eta kontsigna horiek guztiak praktikan jartzerakoan, zalantzatxoak dituzu. Guk geuk, behintzat, zalantza handi-handiak izaten ditugu (guri ere gertatzen zaigu, ez pentsa!).

Ba, testugintza izenarekin bataiatu dugun atal honetan, aipatutako horiek eta gehiago berrikusiko ditugu; zentzurik zabalenean berrikusi ere, zeren eta ez dugu funtzionatzen Jainkoaren Hamar Aginduekin: atzo bikain zegoena gaur hobeto egon daiteke beste era batera emanda (beti ari gara ikasten).

Bueno, hitz egingo dugu! (Eta idatziko dugu.)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina