14/10/21

Nafarroa Oinez eta haplologia



Horra Nafarroa Oinez-en aurtego leloa. Erritmo bizikoa, eufonikoa, jostalaria... Grafikoki ere bikaina. Igual baten bat ez da enteratu oraindik: izan + zangozan behar zuen, eta zan bat jan dute leloan...


Hizkuntzetan, hitz elkartuak edo eratorriak eraikitzean, lehen zatiko azken silaba eta bigarren zatiko lehenengoa berdintsuak direnean, gertatu liteke biek bat egitea. Prozesu bitxi horri haplologia esaten zaio hizkuntzalaritza historikoan. Haplologia: mmmm... bost silabako berba... zein ondo horrelako hitz hiperkultu luzeak gustatzen zaizkigunontzat (epentesia, metatesia, errotazismoa...)! Hona haplologiaren adibide batzuk, aldaera estandarrekoak:

  • Gaztelaniaz, [ídolo + latría] = idolatría; eta [símbolo + logía] = simbología.

  • Ingelesez, [Engla + land] = England.

  • Euskarazkoetan, berriz, fakultateko irakasle hark beti aipatzen zigun adibide bat eta bera, besterik ez balego bezala!: sagardo (sagar + ardo).

Egongo ote da besterik gure hizkuntzan? Lagunduko diguzue zerrendatxo bat osatzen?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina