14/10/17

aitxitxe


Kontsulta zerbitzuan orain dela gutxi galdetutakoa: zelan idazten da aitxitxe?

Hona zer erantzun genion: euskara batuan, aitita da forma hurbilekoena, baina euskara batua komunikazio egoera formaletan aplikatu beharreko hizkuntzaren aldaera baino ez da.

Bestelako komunikazio egoeretan (esaterako, norbaitenganako maitasuna adierazteko premia duzunean), apurtu daitezke arau horiek; are gehiago, esan genezake komeni dela arauok apurtzea helburura iristeko. 

Hala, eman dezagun bizar makina oparitu behar diozula aititari bere egunean, eta txartel bat erantsi zorionak esateko. Txartel hori honakoa izan daiteke:

ZORIXONAK
AITXITXE!!!!


Edo eman dezagun Bermeokoa zarela, eta jakinarazi nahi diozula zure maiteƱoari guztiz enamoratuta zaudela berarekin; berari eta mundu guztiari, herriko horma batean pintada bat eginda. Orduan, ez jo euskara batura; ez jo bizkaiera batura; apurtu itzazu idaztarauak, eta errazago iritsiko zara helburura:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina