14/10/28

Paper zuriaren aurrean, estu!


«Badakit zer esan behar dudan, badakit nola esan nahi nukeen, badakit… Baina ez zait ateratzen». Nola esaten da euskaraz la angustia ante el papel en blanco?

Burmuinaren ez dakit zein zokotaraino sartu ziguten, noizbait, idaztea oso kontu serioa dela; sinetsarazi ziguten goi mailako hizkera –kultua– erabili behar dugula gure testuetan.

ADIBIDE BAT

La colocación de los libros siempre la hacemos con los lomos hacia el frente, como en toda biblioteca. Utilizar esta forma de colocación implica, por una parte, que sea la misma que se utiliza en las bibliotecas y, por otra, que los niños vayan aprendiendo a obtener información de los datos que están en el lomo de cada libro para localizarlo cuando pretenden usarlo. Solamente queda la portada hacia adelante cuando acabamos de incorporar alguna novedad y pretendemos que llame la atención del grupo. Agreguemos que, si pusiéramos muchos libros con la portada hacia adelante, con pocos textos ocuparíamos todo el espacio disponible.
(Myriam Nemirovsky: "La escuela espacio alfabetizador", in Experiencias escolares con la lectura y la escritura, Graó, 2009)

ITZULPEN (IN)POSIBLE BAT

Liburuen kokapena beti egiten dugu bizkarra aurrean dutela, liburutegi guztietan bezala. Kokapen modu horrek ondorioz dakar, batetik, liburutegietan erabiltzen den berbera izatea eta, bestetik, umeak joan daitezela ikasten informazioa lortzen liburu bakoitzaren bizkarrean dauden datuetatik erabili nahi dutenean hura aurkitzeko. Bakarrik geldituko da azala agerian berritasunen bat erantsi dugunean eta taldearen arreta erakarri nahi dugunean. Gaineratu dezagun liburu asko jarriko bagenitu azala aurrera dutela, testu gutxirekin eskura daukagun leku guztia beteko genukeela.

Eta hala, gauza arraro-arraroak egiten ditugu askotan (gaztelaniazko eredu desegokiak hartuta, adibidez) beltza zuriaren gainean jartzen hasten garenean: bi hitzetan esan dezakeguna hamar milatan esaten saiatzen gara. Hartu gure hala moduzko itzulpen hori, eta bota zakarrontzira, mesedez. Eta, inori ezer esan gabe, hartu jatorrizkoa, eta hori ere zakarrontzira!

Gaur egun, zorionez, geroz eta gehiagok egin dute hizkuntzaren demokratizazioaren eta modernizazioaren alde: aldarria da guztiok ulertzeko moduko testuak sortu behar direla (baita, esate baterako, Administrazioan ere –oso urrun joan gabe,  Espainiakoan–).

Eta nola egiten da hori? Ba, besteak beste, eredu onak bilatuta: ondo egituratutako testuak, argiak, funtzionalak, erakargarriak… Hartara, nondik abiatu badaukagunez, ez da hain handia izango gure estutasuna paper zuriaren aurrean. Baina kopiatzekotan (edo plagiatu, edo imitatu, edo berridatzi, edo…), aukeratu zentzuz.

Hain zuzen ere, IRALEren KZra ikastetxeetatik iristen zaizkigun testuak, behin zuzenduta, sarean jartzen ditugu edonorentzat ikusgai eta eskuragarri. Eredu batzuk baditugu, eta askoz gehiago jarri nahi ditugu. Erabili itzazu, eta esaguzu ea funtzionatzen duten edo hobetu beharrean dauden.


Zuri laguntzeko gaude! (geure egin dugu Euskadi Irratian, iragarki batean, goizero entzuten dugun leloa).

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina