15/2/15

Aurtengo gure mozorroa: Olariaga


Nork ez du sekula santan Antton Olariaga izan nahi izan? Guk ez dugu, jakina, haren pareko mailarik; baina, Inauterietan gaudela, zergatik ez hartu Olariagaren jantzia?

Zakilixuten sortzailea da A. Olariaga


 
PASADIZO BAT
Behinola, menditik jaitsi eta gero gosez, begiak aurreko betaurrekoen kristalak baino handiago jarri zitzaizkigun jantoki bila ari ginela: Casa Askegi TABERNA (Langraitz Okan geunden). Beltza izan behar du batek (umorea, esan nahi dugu...): non, eta kartzela duten herrian (!), ez da harritzekoa ASKEEGI sentitzea kanpoan daudenak...


Oso arriskutsua da -egi amaiera...: arriskutsuegia. Esaterako: Urtsuegia familiakoek, uda guztietan Valentziara joaten badira ere, risottoa (ai frutti di mare, jakina) eskatuko dute, ezta? Aise sartuko gara Zabalegi jostunak saltzen dituen XS neurriko praketan? Non arraio du alderdi femeninoa Arregik?


BIGARREN PASADIZOA
Komuneko kanilak ur gutxi botatzen zuen. Joan ginen iturgin bila, eta hara:




FONTANERIA Iturgitxi: bat zetorren gure Iturrinoaren ur emari eskasarekin. Nora jo, orduan, konfiantzako norbait aurkitzeko? Atharratzeko Üthürrihandi plomberiera?

BESTE GERTAERA (posible) BATZUK 
Dutxara ez zaizu heltzen ur beroa. Iturriotz enpresakoek konponduko dizute kontua? Ez, ez, ez... Iturberokoak behar dituzu! 
Sukaldeko txorrota tantaka dabil. Iturgaitz iturgindegikoek zer ez ote diote egingo zure kanila horri?! Garbituko dizute Iturbaltzaga bizkaitar iturginek urak dakarren zolda edo ugerra? 
Iturria aldatu beharra badaukazu, deitu zalantza izpirik gabe Iturribarriakoei!

Zortzi euskal apellidu kurioso, plonbier-fontaneroentzat. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina