15/3/25

Denbora-pasa bat: Bilatu bost aldeak.

Umetako jolasetako bat izaten zen bi marrazkiren arteko aldeak bilatzea (bost, zazpi, hamar... izan zitezkeen ezberdintasunak). Egunkarietako pasatiempos edo denbora-pasak atalean eta gaztetxoentzako aldizkarietan aurkitzen genituen.

Luma, 71. zenbakia, 2007ko azaroa 


Gaurkoan, holako denbora-pasa bat uzten dizuegu, oporretan zerekin entretenitu izan dezazuen. Kontsulta zerbitzura iritsitako gutun bat eta haren gure bertsioa dauzkazue hemen. Zertan dira ezberdin? Aurkitu bost aldeak. Eta ez gara ari hizkuntza kontuen gainean, itxurari buruz baizik.




 Laguntza behar izanez gero, pista pare bat daukazue hemen (gehiago, ez).


Soluzioa ikusteko, sakatu saguaren ezkerreko botoia eta kurtsorea herreskan eraman zenbakiak dauden tartean:

1. Izenburua jarri diogu gutunari, irakurleak hasieratik jakin dezan gaia zein den.

2. Bi aldiz emandako datuak (blogerako eta web orrirako estekak) batera ekarri ditugu, eta erdian jarri.

3. Azken agurra ere behin bakarrik jarri dugu (euskaraz).

4. Izenpea ere euskaraz bakarrik jarri dugu, eta tokia eta eguna erantsi diogu.

5. Gaztelaniazko testua ezkerrera lerrokatuta zegoen, eta justifikatu egin dugu; errazago irakurtzen da.



Eta zuek horretan zabiltzatela (gaur zortzi, esaterako), gu ere jolasean ibiliko gara. Zertan? Non? Erantzuna, ostiralean; baina hemen aurrerapen bat.

http://albertobravo.netne.net/?p=42
Jolasean bakarrik? KZrako beste zerbait perpetratzen ere bai? Batek daki!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina