15/3/16

Nola egin agiriak? Hona eredu bat: lanpostua jaso izanarena.

Aurreko asteotan, akta baten eta ikastetxeko gurasoentzako gutun baten ereduak eskaini dizkizuegu. Gaur, berriz, agiri baten eredua doakizue: lanpostuaz jabetu izanaren ziurtagiri bat, bi hizkuntzatan (edo bi hizkuntzetan).

Beste batzuetan ere eskainiko dizkizuegu bestelako agiriak, bestelako gai batzuekin, agian formatua aldatuta daukatela edo euskara hutsean. Oraingo hau benetakoa da, Kontsulta Zerbitzura heldu zitzaiguna, eta itxura dotorea emateko orduan makina bat buruko min sortu ziguna (esteka honetan deskargatu dezakezue).

Gure irakastegiko zuzendari Elixabete Bintsorreko (urdinez),
baja hartuta zegoen KZko kide baten ordezkoa (belauniko) izendatzean.


Puntu hauetan erreparatzea nahi genuke:
  1. Idazki guztietan bezala, izenburua jartzen dugu. Hola jokatuta, irakurleak berehala daki zein den idazkiaren gai nagusia.
  2. Bi zutabetan idatzita dagoenez, euskarazko zatia ezkerrean eta erdarazkoa eskuinean jarri ditugu. Gainera, letrakera normala aukeratu dugu euskarazko zatirako, eta etzana erdarazkorako.
  3. Beti izenpetzen ditugu idazkiak: ez dira anonimoak izan behar. Eta lekua eta eguna ere zehazten ditugu beti, amaieran.




Elbira Zipitria ikastetxea
Txillardegi, 14 20108 OBABA
Tf: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64

LANPOSTUAZ JABETU IZANAREN ZIURTAGIRIA
CERTIFICADO DE TOMA DE POSESIÓN



Gaur, 20….....(e)ko .............................aren …...(e)an,

Hoy, .......... de ............................... de 20.....,
D./D.ª.......................................................................................................jauna/andrea
bere ........................................... postuaz jabetu da,

ha tomado posesión de su plaza de ……………..….………., en sustitución de
D./D.ª........................................................................................................jauna/andrea
ordezkatzeko.





Eta hala ager dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, agiri hau sinatzen dut.

Y para que conste y surta los efectos oportunos, firmo el presente certificado.





Yolanda Laka Armendariz
ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEKO ZUZENDARIA



Obaban, 2013-02-23an

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina