15/3/20

Zenbat permutazio egin daitezke hiru elementurekin?

Eman dezagun esaldi rastafari sinple bat, hiru elementu dituena (subjektua, objektua eta aditza): 
"Ehiztariak tigrea hil zuen". Egin ditzagun permutazio guztiak elementu horiekin guztiekin aztertzeko ea permutazio guztiak gramatika aldetik zuzenak diren, eta erkatu dezagun ikerketatxo hori beste bi hizkuntzarekin: gaztelaniarekin eta ingelesarekin.

KZko kide baten osaba (Migel), ehiztari amorratua bera, ehizatu nahi zuen tigreak hil zuen, Bengala aldean.


ING.
GAZT.
EUSK.
the hunter killed the tiger
el cazador mató al tigre
ehiztariak hil zuen tigrea
the hunter the tiger killed
el cazador al tigre mató2 (?)
ehiztariak tigrea hil zuen
killed the hunter the tiger
mató el cazador al tigre2 (?)
hil zuen ehiztariak tigrea
killed the tiger the hunter
mató al tigre el cazador2 (?)
hil zuen tigrea ehiztariak
the tiger the hunter killed
al tigre el cazador mató2 (?)
tigrea ehiztariak hil zuen
the tiger killed the hunter1
al tigre mató el cazador3 (?)
tigrea hil zuen ehiztariak

1Zuzena da, baina esanahia guztiz aldatu da: hiltzailea tigrea da, eta ehiztaria hildakoa (argazkikoa, hain zuzen ere).

2Oso testuinguru markatuetan bakarrik agertu litezke.

3Euskaldunen erdaran, euskararen eraginez, ohikoa ere izan liteke. Baina gaztelania estandarrean, "Al tigre lo mató el cazador" esaten da.

Oso hizkuntza indartsua daukagu ikuspuntu honetatik: euskaraz, elementuen ordena aldatu arren, esaldi guzti-guztiak dira erabat zuzenak, eta esanahi bera daukate (kasu markak izatea da gakoa). Ez da berdin gertatzen beste hizkuntzetan.

Zertarako orduan hitzen ordena bat edo beste euskaraz? Oso kontu sofistikatu bat egiteko: mintzagai-galdegai jokoa egiteko, hain zuzen ere (asko sinplifikatu dugu, noski) . Hitzen ordenarekin, eta esaldiaren doinuerarekin, zertaz ari garen eta zein den informazio berria adierazten dugu.



Esaterako, doinuera egokia emanda, "Nork hil zuen tigrea?" galdera inplizituaren erantzuna izango da "Ehiztariak hil zuen tigrea". Eta "Hil zuen tigrea ehiztariak?" galderarena, "Hil zuen tigrea ehiztariak".


Ehiztariak zer hil zuen?:
Ehiztariak
tigrea
hil zuen
[mintzagaia]
[galdegaia]




Beste hizkuntzetan ere, zein den galdegaia, zein den mintzagaia, ordena bat edo beste erabili behar da, edo itzulinguru bat baliatu, edo elementuren bat txertatu... Adibide erraz bat ematearren: Jende askok uste du gaztelaniaz esaldiaren hasieran jartzen dela subjektua, baina aditzaren amaieran joaten da galdegaia denean: "¿Quién ha venido?" "Ha venido el tío Miguel", gaztelania estandarrean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina