Interneteko hodeian bizi garelarik, esan liteke, guztiz hitz kultua erabilita, nefelibatak garela (gr. νεφέλη, 'hodei', eta βάτης, 'ibiltari').
Baina sanedrina lurrean daukagu, eta, inoiz gure web orria kontsultatu duzuenok jakingo duzuenez, Obaban daukagu egoitza soziala: bertatik erantzuten dugu kontsulta bat heltzen zaigun bakoitzean, eta bertan ordaintzen ditugu zerga guztiak. Beraz, esan liteke Obabakoak garela. Baina, nola demontre esaten zaie Obabakoei: obabar, obabatar...?
- Goian eskuinaldean dagoen leihoan bilatu nahi dugun toponimoa idatzi (adibidez, “azkoitia”), euskarazko grafiaduna edo erdarazko izen ofiziala (adibidez, “olite”).
- Erlaitzean, “Izendegietan” aukeratu (eta ez “Artikuluetan”, kontuz!).
- “Toponimia” sailean, honelako informazioa aurkitzen dugu:
Euskal era
arautua
|
Azalpena
|
Non
|
Obaba
|
Izaera: Udalerria
Herritarra: obabar
Ofiziala: Obaba
Erabaki maila: Euskaltzaindiaren araua
|
Atopialdea
|
- -ia + -ar → zigoitiar, bediar (baina bediaztar ere bai), gabiriar, donamariar, hendaiar…
- -n / -l + -dar → aguraindar, trapagarandar, errezildar, buñueldar…
Bernedo
→ berned
|
baina…
|
Bilbo
→ bilbo + tar = bilbotar
|
Altzo
→ altzo + tar = altzotar
|
Lezo
→ lezo + ar = lezoar
|
|
Amurrio
→ amurrio + ar = amurrioar
|
Bakio
→ bakio + tar = bakiotar
|
|
Zamudio
→ zamudio + tar = zamudiotar
Zamudio
→ zamudio + ztar = zamudioztar
|
Elorrio
→ elorri
|
Ez: dirudienez, ez dago modurik jakiteko zein izan daitekeen jentilizioa leku izenetik abiatuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina