15/5/8

Agur bero bat, agur bero-beroa... Aitor Mazo! (eta Alex eta Koldo)

KZn egin diguten azken galderetako bat izan da ea zein den egokiagoa lankide bati mezua idaztean amaierako agurrerako: "Agur bero bat" ala "Agur beroa".

Azalpena ematen ari ginela, jakin dugu Aitor Mazok adio esan digula. Horregatik, gaur "agur bero bat, agur bero-beroa... Aitor!" aldarriaren beharra daukagu.

Aitor Mazo, Kontsulta Zerbitzuaren bataioan, KZko bi kiderekin: D. Errobira eta K. Elissalt.
Hona gure erantzuna kontsultari: "Agur bero bat".
Baina ez gara konformatzen hain erantzun laburra emanda, eta mila esplikazio ematen dizkiogu, horren kontura, galdetzera ausartu denari. Eta infinitu proposamen egiten dizkiogu:

Batzuk, oso akademikoak, IVAPeko Estilo Liburutik hartuak (idazki formalak egiteko, gure biblia bezalakoa da IVAPena):

Formalak
Neutroak
Adiskidetsuak
Adeitasunez, agur.
Horrenbestez, agur.
Agur, adiskide.
Begirunez, agur.
Besterik gabe, agur.
Agur bero bat.
Esker mila eta agur.
Jaso ezazu nire agurra.
Besarkada bat.
Ez adiorik.
Beste batzuk, informalagoak:

Mezuaren helburua laburbiltzen duen zerbait aukeratu dezakezue:
  • Erantzun ahalik eta lasterren, ahal baduzu.
  • Esango didazu zer irizten diozun / zer iruditzen zaizun.
  • Itsatsitako dokumentua zabaldu ezin baduzu, esan.
Sekulako konfiantza badaukazue zeuen artean, pentsatu behar duzue ez dagoela araurik; edo, hobeto esanda, zeuek eta ez beste inork jarritako mugak direla arauak. Hala, muturrera eramanda (inhibiziorik gabe, igorlearen edo hartzailearen euskalkia erabilita, beste hizkuntza batzuetako elementuez baliatuta, testu osoa beste hizkuntza kuttun batean emanda...), hauek ere izan litezke egokiak:
  • Ea noiz geratzen garen pote batzuk hartzeko.
  • Ondo segi, kamarada.
  • Hozkadatxo bat belarri gingilean, laztana.
  • Txitximurtxu bet eperdijen.
  • Arribedertxi, wapĂ­simo. 
  •  Fins el jorn dels miserables, company.
  • Ke-te-baya-reboniiito, pibe.


Aitor Mazo hemen balego, askoz grazia handiagokoak asmatuko zituen; eta are gehiago, Alex Anguloren eta Koldo Losadaren laguntzarekin.
Hirurei eman nahi diegu besarkada handi-handi bat gaur.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina