15/4/2

Bi saeta El Bonillotik (Albacete)

Oporretan gaude, amaitu zaigu larruazala babesteko krema, sekulako betekada daukagu hainbeste otarrainekin... Baina ez gara ahaztu zuekin, ezta oporretan ere! Eta Gabonetako oporretan egin genuen bezala (Inuzente egunean), ez-ohiko mezu honekin gatozkizue oraingoan ere.

Kontua da jabetu direla Jamaikako kofradia batekoak euskaldunak garela, eta, pentsaturik euskaldun guztiok bezala geuk ere ederto kantatzen dugula, gonbidatu gaituzte Kingstongo katedralean... zer egitera? Bi saeta kantatzera! Ea ez diguten eskatzen bullfighter jantzi eta zezenketa bat egiteko...
KZko kide bat, Kingstongo katedralean saetak kantatzen (maletan lekurik ez zeukalako aitzakia jarrita, mantelina jantzita egin zuen British Airways-eko hegaldi osoa)
Oso esan onekoak garenez, "eskatu, eta emango zaizue" eta "galdegin, eta erantzungo dizuegu" gure goiburuei jarraituta, katedralera joan ginen formal-formal, euskaldun guztion izen ona goratzeko prest.

Saioa prestatzeko (ez baikara saetetan batere adituak), tabletera jo genuen, eta Youtube-n aurkitutako bi bideo hauetan kantatzen dituztenak aukeratu genituen gure emanaldirako.


Kantu bakoitza zertan den ikusteko, sakatu saguaren ezkerreko botoia eta pausatu kurtsorea testuaren gainean (zuriz idatzi ditugu azalpenak, beste batzuetan egin dugun bezala):
  • 1. saeta (beste bertsio bat): Aita Gurea - Oskorri; Natxo de Felipek ondutako otoitz moldeko kantua, aitaren omenez hil berri zela– idatzia.
  • 2. saeta (beste bertsio bat; eta beste bat): Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri"ren Lo hadi aingürüa; Maddi Oihenartek eta Olatz Zugastik kantatzen dute, besteak beste.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina